Diseinu unibertsal

Gaitasun murriztuak dituztenentzako ikurrak

Diseinu unibertsala (DU), Denontzako diseinua izenez ere ezaguna, eraikinak, produktuak edo inguruneak diseinatzea da, pertsona guztientzat irisgarriak izan daitezen, adina, ezintasuna edo bestelako faktoreak kontuan hartu gabe.

1980ko hamarkadan, Ronald Macek (haurtzaroan nozitutako polioagatik bizitza osorako gurpil-aulkian geratu zen arkitektoa) eta haren taldeak proposatu zuten DU kontzeptua. Hasiera batean arkitekturan erabili zen, desgaitasunen bat duten pertsonentzako leku irisgarriak sortzeko asmoz, eta laster zabaldu zen beste eremu askotara.

Produktuak, tresnak, gailuak, ondasunak, prozesuak, zerbitzuak eta sistemak diseinatzean, ahalik eta pertsona gehienek (haien adina, tamaina, gaitasuna edo desgaitasuna edozein izanda) erraz ulertu eta erabiltzeko moduan diseinatzeko filosofian oinarritzen da. Funtsezko baldintza da zerbait irisgarria, erabilgarria, komenigarria eta erabiltzeko atsegina egitea. Diseinu-prozesuan guztien beharrak eta trebetasunak kontuan hartu behar dira. Hots, edozer diseinatzean, berau erabili nahi edo behar duten pertsona guztien beharrak asetzeko diseinatu behar da, ez populazioaren gutxiengo baten mesedetan. Izan ere, populazioaren gehiengoari “gutxiengo” kolektiboaren parte izatea egoki dakioke, adinaren edo gaixotasun baten ondorioz mugikortasun edo ikusmen arazoak izateagatik, edo bestelako egoera desberdinengatik. Horrelako egoeretan teknologia lagun izan dezakegu.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search